XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aluminioaren eta bere aleazioen berezitasun batzuk honako hauek dira:
- Urtze-tenperatura txikia: 520-650 ampdeg;C.
Ondorioz, moldeaketarako egokiak dira.
- Harikortasun handia.
Beraz, forma bihurrietarako forjaketa eta estrusiorako aproposak dira.
- Mekanizazio errazekoak, abiadura handiak erabil daitezkeelarik (altzairuaren kasuan baino energia gutxiago zurgatuz).
- Bero-eroankortasun ona, hau da, beroa erraz barreiatzen dute.
- Elektrizitate eroankortasun ona, eroale elektrikoetan erabiltzen direlarik.
Bestalde:
- Hausturarekiko erresistentzia eta elastikotasun-muga txikiak dituzte (150-350 MPa eta 100-250 MPa).
- Elastikotasun-modulua ere txikia da (69000-73000 MPa).
- Erresilientzia txikia.
Aleatu gabeko aluminioa ondoko aplikazioetan bakarrik erabiltzen da:
- Aluminio purua (%9'88 Al): isladatzaileak eta argiteri aparatuak, automobil-akzesorioak, industria kimiko eta elikadura-industrietarako tutuak eta aparatuak egiteko.
- Aluminio teknikoa (%99 Al): industria kimikoetan, garraiorako ontziak; hari, kable eta barra eroaleak, sukalderako ontziak, lisakinak, profilak, tutuak, etab.
Aluminioa aleatuta erabili ohi da, aleazio-elementuek propietate mekanikoak hobetzen dizkiotelarik.
Dena den, altzairuen kasuan bezala, material hauen propietate mekanikoak tratamendu termiko eta mekanikoen bidez alda daitezke.
Beraz, erosterakoan materialaren egoera zehaztu behar da.